XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Autoa asko erabiltzen den tresna da mota honetako enpresetan.

Batez ere zorrak dituen norbait kikiltzerakoan.

Datu banku bat osatu ondoren, hilero 5.000 pezeta (250 libera inguru) ordaintzen dituen edonork bertako informazioa eskura dezake.

Pentsatu zu enpresaria zarela -jarraitu du Alhambrak-, eta enpresa berri bateko ordezkariak etortzen zaizkizula harremanetan jarri nahian.

Bere kredentzialak ziurtatu nahi dituzu.

Horrela, gure bankuko txartela erabiliz, ea iruzurtzailea den ala ez jakin dezakezu.

Gaur egun 70.000 abonatu ditu dagoeneko datu banku honek, eta aste batzuk besterik ez daramatza martxan.

Hala ere, piska bat arraroa ere egiten zaigu hainbeste datu pertsonal abonatu arrunt baten eskuetan jartzea.

Legalki onartua den ala ez zalantzan jarri diogu gure solaskideari, eta bere erantzuna zehatza izan da: zuzenbideko katedratiko baten aholkularitza erabili dugu proiektu hau gauzaterakoan, eta beti egon gara legalitatearen barruan.

Horretan ez gaude batere kezkaturik.

Tarifa kontua aipatzen diogunean, garbi geratzen da ez duela kopuru konkreturik eman nahi.

Esaten digun bakarra tarifa altuak dituztela da.

Tarifen gorabeherak

Europako altuenak, hain zuzen ere.

Baina hori normala da.

Kobratzea erraza da, diru kantitate txikiez hitz egiten baduzu.

Baina milioiez hitz egiten hasten bazara, hori ez da txantxetako gauza.

Diru asko inbertitu behar da txostenak egiterakoan.

Ikerketa lana oso zehatza izan behar da, eta horrek lan handia eskatzen du.

Kobratzera joaterako teknikoki prestaturik joan behar zara.

Ordaintzen ez dutenen argazki-robota egiteko eskatu diogunean, urtero milioi asko irabazten dituzten pertsonak direla dio.

Bizi maila altukoak, izen handiko pertsonaiek ere beren zorrak izaten dituzte.

Jendeak pentsatzen duen baino jende gehiago bizi da besteren kontura.

Hamabost kobratzaile ditu enpresa honek Bilbon, eta Alhambra bera ere lan horretan aritzen da.

Asko gustatzen zait gainera, zeren eta ikertzen duzun bakoitza mundu desberdina bait da.

Gainera, gero eta gehiago ikasten duzu.

Gero eta zailagoa, gero eta erakargarriagoa.

Asko ikasten duzu, eta hurrengo kasuetarako laguntza handia eskaintzen dute.

Goi mailako iruzurtzaileez hitz egiten duenean, dirutza handiak altxatzen dituenez ari da.

Guk kobratzea nahi dugu.

Ez dirurik ez duen gizarajo bat estutzea.

Ez du merezi.

Guzti hau entzun ondoren, eta enpresakoek gizarte mailan pisu handia duten lagunak ikertzen dituztela jakinik, mehatxuak jaso ditzaketela pentsatzea ez litzateke erokeria.

Bai, jasotzen ditugu, baina ez da batere zaila ea nor den jakitea.

Normalean telefonoa erabiltzen dute, eta konpainia telefonikora deitzea besterik ez dugu, ea nondik deitu diguten jakiteko.

Gainera, horiek izaten dira beti azkenean ordaintzen dutenak.

Normalean hasieratik esaten badute ordainduko dutela, seinale txarra legez, inoiz ez dute ordaintzen.